Ayudas a la navegación

Cabecera de la web
TEKNIMAP - Energia eta ingurumena

Sendero de migas de la página

Menú principal

Contenido ppal de la web

Atalak

Kudeatu

Ingurugiroa kudeatzeko tresnak: Ingurugiroa Kudeatzeko Sistema, Iraunkortasun txostenak, lege-baldintzen identifikazioa, ...
¿Zer kudeatzen dugu?

Izapeditu

Administraziozko tramiteak: Baimenak, kudeaketa planak, lege-baldintzei buruzko txostenak,...
¿Zer izapeditzen dugu?

Zaindu

Ingurugiroari buruzko aldagaien kontrola: Ura, airea, zarata, hondakinak, lurra,... Biodibertsitatea
¿Zer zaintzen dugu?

Segurtatu

Industria segurtasuna: Segurtasun aholkularia, produktu kimikoak biltegiratze- ko proiektuak, larrialdietarako planak, ingurumen-arriskuak ikuskatzeko txostenak,...
¿Zer segurtatzen dugu?

Gaurkotasun-albisteak

ALIANTZA ECODESIGN COMPANY – TEKNIMAP
ecodesign.png

TEKNIMAPek sektore industriala indartzeko asmoz, pasa den hilabetean, hau da, martxoan, elkar-laguntza itun berri bati ekin zion. “ECODESIGN company” engineering & management consultancy GmbH  Austriar enpresarekin hain zuzen ere.

Elkar-laguntza itunaren helburua TEKNIMAPen merkatua zabaltzea da. Bertan, ekodiseinua eta bizi zikloaren jarduerak landuko dira. Hain zuzen ere honako hauek landuko dira:

 

 

  • Bizi zikloaren azterketa
  • Produktuen ingurumen adierazpenak
  • Produktu-kategorien arauak
  • Produktuen garapena eta ekodiseinua
  • Ingurumen, hidriko eta karbonoaren aztarnak

 

ECODESIGN company GmbH, 10 urte baino gehiago merkatu Europar eta Austriarrean lanean diharduen ingeniaritza eta aholkularitza enpresa bat da. Enpresa hau Vienako ekonomiaren ÖkoBusiness egitarauan egiaztatua dago eta beraiek lantzen dituzten alor desberdinak ondorengo hauek dira:

 

  • Austriako garraio, berrikuntza eta teknologiaren saileko ekipo elektriko eta elektronikoen eraginkortasun energetikoa alorreko aholkularia. Bertan, laguntza teknikoa eta Energiaren Agentzi Internazionalaren  talde lanetako ordezkoa da 2009.urtetik.
  • Europar proiektuen partzuergoaren kidea (FP9) EcoMeTex  – Europar industriaren eraikuntzaren eta garraioaren alorrean ehun birziklatuaren arduraduna izan zen 2012tik 2015. urtera bitartean.
  • Zizala Lichtsysteme GmbH enpresaren autoen aurreko argien Xenon eta LED teknologiaren bizi zikloaren azterketa eta produktuen ingurumen adierazpenak bermatzen dituzte. 
  • 2009. urtetik indarrean dagoen Speech Processing Solutions GmbH(SPS) enpresarekin kooperazio lanaren eremuan ECODESIGN company GmbH-k bizi zikloaren analisia egin du eta, gainera, Philips enpresarentzat lan egiten duten talde profesionalen produktuen ingurumen aitorpenak egiteaz arduratu da. Honako hauek dira talde profesional horiek: SpeechMike II, Speechmike III, SpeechMike Premium, Headphone LFH, Foot Control, Digital Pocket Memo III, Digital Pocket Memo IV, Digital Pocket Memo Professional range eta Entry range.
  • METEKA GmbH enpresaren 60 eta 160 Medister-aren ospitaleetako eta laborategietako hondakin arriskutsuen eta kutsatuen desinfektatzeko bizi zikloaren azterketa.
  • 2014. urtetik Austriako teknologiaren eta ingurumenaren Cluster-ean, ekodiseinuaren eta ingurumen aztarnei buruzko kurtso formazioak bermatzen dituzte.
  • Suitzako Helbling ECODESIGN company GmBH enpresaren “Green Tech” ekimenean ekodiseinuaren formazio kurtsoak ematen ditu 2013. urtetik.

 

Urtebeteko epea duen itun berri honen helburu nagusia da, TEKNIMAPEN 24 urteetan zehar landutako ingurumen ikuspuntua garatzea eta ehungintza industrialean lortutako ezagutzak ECODESIGN company GmbH-aren esperientziarekin uztartzea ekodiseinu alorrean.

AIRE MODULO BERRIA IKS-EEM-N AURKEZTUTA.

img_4674.jpg

 

Atzo, apirilak 12 a AIREmodulo berria IKS-eeM-n aurkeztuta izan zen Eusko jaurlaritzaren sedean.

Gehiago irakurri...
EKODISEINUKO PROIEKTUAK EGITEKO DIRULAGUNTZAK

img_4496-2.jpgEusko Jaurlaritzak 60.000 euroko diru-laguntzak emango ditu ingurumen-inpaktua beren bizi-ziklo osoan murrizten duten produktu eta zerbitzuen garapenerako Ingurumen-laguntzetarako deialdi berri hau ondoren adierazitako sektoreetako balio- ateetako ETEei zuzentzen zaie lehentasunez, baina ez modu esklusiboan: garraioa (automobilgintza, trenbidea, aeronautikoa, itsasokoa); energetikoa eta berriztagarriak; ekipo osagarriak, makineria eta makina-erreminta; elektrikoa – elektronikoa; ingurumen-teknologien fabrikazioa; habitata, altzariak eta ontzikiak. Baldintza da ekodiseinuko proiektu bati aurreneko aldiz heltzea. Diruz lagundu daitezkeen proiektuak aukeratzeko baloratuko diren irizpideen artean, honako hauek dira azpimarratzekoak: berrikuntza maila (ekodiseinatuko den produktu/zerbitzuaren kategoria, eta bizi-ziklotik hobetu nahi diren faseak); murriztu daitekeen ingurumen-inpaktuaren gradua; enpresaren lehiakortasunari egiten zaion ekarpena; enpresaren tamaina eta sektorea; eta balio-katea proiektuan integratzea. Laguntza hauek eskura dezaketen proiektuak erakundearen laguntza-eskaria aurkeztu eta gero hasten direnak izango dira soilik. Aukeratzen diren proiektuek gehienez 12 mila euroko laguntza eskuratu ahal izango dute. Deialdi honen oinarri arautzaileek kontsultak egiteko epe bat ezartzen dute zure proposamenak aurkeztu aurretik; kontsulta horiek 2016ko martxoaren 21a baino lehen egin daitezke, oinarrietan xede horretarako prestatuta dagoen formularioa Ihobe sozietate publikoari posta elektronikoaren bidez bidaliz. Iturria: IHOBE 


Acceso al área de clientes

Bazkideen eremua

Bazkideen eremurako sarrera

Sar zaitez gure bezeroaren esparruan. Honen bitartez, kontratatuta dituzun zerbitzuetako dokumentazio teknikoa deskargatu ahal izando duzu. Horretarako, baimena eskatu beharko diozu gure merkataritza-sailari.

Bazkideen eremuan sartu


Pie de página
© TEKNIMAP ENERGÍA Y MEDIO AMBIENTE, S.L.
Avda. Otaola 7, 2º - 20600 EIBAR
Tel: 943 20 09 36 - Fax: 901 02 18 29 - E-mail: teknimap@teknimap.es