Ayudas a la navegación

Cabecera de la web
TEKNIMAP - Energia eta ingurumena

Sendero de migas de la página

AIRE MODULO BERRIA IKS-EEM-N AURKEZTUTA.

img_4674.jpg

 

Atzo, apirilak 12 a AIREmodulo berria IKS-eeM-n aurkeztuta izan zen Eusko jaurlaritzaren sedean.

Epe motzera zenbait aldaketa emango dira Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Aire Zerbitzuaren lan metodologian. Horrek eragina izango du atmosfera kutsa dezaketen instalazioen baimenen eta jakinarazpenen izapidetzan, baita neurketa txostenen bidalketan ere.

Hau dela eta, IKS-eeM sisteman aldaketak izango dira, AIREA izeneko modulo berria jasoaz. Hori martxan jartzeak ondorioak izango ditu aipatutako Aire Zerbitzuarentzat eta atmosfera kutsa dezaketen jarduerak (AKDJ) burutzen dituzten instalazioentzat; baita neurketen ardura duten Ingurumen Kontrolerako Erakundeentzat (IKE) eta AKDJ izapidetza desberdinetan laguntzen dieten ingurumen aholkularitzentzat ere bai.

Proiektu honen helburuak AKDJei buruzko informazioaren kudeaketa hobetzean datza. Horrekin batera, beste batzuen artean, ondorengo hauek lortuko dira:

1. Euskadin AKDJk burutzen dituzten instalazioei buruzko datuetara sarbide erraza (fokuak, emititutako kutsatzaileak, …)

2. Administrazio - espediente desberdinei dagozkien informazio - kudeaketaren hobekuntza.

Lan metodologia berri honi maiatzaren 2an helduko zaio.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu gurekin harremanetan jarri.

IPPC (Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratua) JARDUERETARAKO EZ DA APLIKAGARRIA. 

Iturria: Ingurumena


Pie de página
© TEKNIMAP ENERGÍA Y MEDIO AMBIENTE, S.L.
Avda. Otaola 7, 2º - 20600 EIBAR
Tel: 943 20 09 36 - Fax: 901 02 18 29 - E-mail: teknimap@teknimap.es