Ayudas a la navegación

Cabecera de la web
TEKNIMAP - Energia eta ingurumena

Sendero de migas de la página

Zaindu

INGURUMEN ALDAGAIEN KONTROLA

Zure eskura jartzen ditugu ekipamendu eta langile gaituak ingurumen aldagai desberdinen kontrolerako:

  • Azaleko uren eta hondakin-uren kalitatearen kontrola.

Gaur egun, 158/EI212 zenbakidun ENAC egiaztapena dauka, hondakin-uren, kutsaturik egon daitezken lurzoru eta hauei dagozkien lurpeko uren esparruan ikuskaritza erakunde bezala iharduteko. Era Berean, “Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino”-aren (Administrazio Hidraulikoa) Erakunde Laguntzailea da, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duen, urriaren 10eko, 199/2006 Dekretuak ezarritako esparruaren baitan, Eusko Jaurlaritzaren 2007ko irailaren 13ko Ebazpenagatik.

  •  

     

     

     

     

     

    acre-hidraulica.jpg “Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino”-aren (Administrazio Hidraulikoa) Erakunde Laguntzailea

     

    logo_iks-eem.jpg TEKNIMAP Energia y Medio Ambiente, Ingurumen Informazioko Gestio Entitate moduan egiaztatua izan da 16G01000000003 kodigoarekin, Euskal Herriko Ingurumen LurraldeAntolakuntzako departamentuaren eskutik.

     

    Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundea da, erakunde hauek egiaztatzeko sistema ezartzen duen, urriaren 10eko, 199/2006 Dekretuak ezarritako esparruaren baitan, Eusko Jaurlaritzaren 2007ko irailaren 13ko Ebazpenagatik.

    Langile bat neurketak egiten

    Laborategi homologatuekin lan egiten dugu parametro desberdinak zehazteko.

    • Kutsadura atmosferikoaren kontrola.

    Parametro desberdinentzako emisio eta inmisio atmosferikoen kontrolak egiten ditugu.

    • Hondakinen kudeaketaren karakterizazioa eta aholkularitza.
    • Kutsadura akustikoaren kontrola.

    Ingurune-hotsen zehaztapenerako legalki kalibratutako eta egiaztatutako tresneria dugu.

    Eskumenak dituzten administrazioek, ingurumen aldagaien kontrola erabiltzen dute, baimenetan ezarritako mugen betetze maila ezagutzeko tresna gisa.

    Hor datza, horrela eskatzen denean, aldagai desberdinen zehaztapenerako homologaturiko laborategiekin lan egitearen garrantzia.

    Hots neurria Lagin-hartzea

     

    Ingurumen aldagaien arabera, ondorengo kontrol mota hauek bereiz ditzakegu:

    • Uren kalitatearen kontrola: azaleko urak eta hondakin-urak
    • Kutsadura atmosferikoaren controla: emisioa (partikulak, errekuntza-gasak, TOC (karbono organiko totala)) eta inmisioa (partikula sedimentagarriak, partikula esekiak, PM10)
    • Hondakinen kudeaketaren karakterizazioa eta aholkularitza
    • Kutsadura akustikoaren controla: ingurune-hotsa

    Pie de página
    © TEKNIMAP ENERGÍA Y MEDIO AMBIENTE, S.L.
    Avda. Otaola 7, 2º - 20600 EIBAR
    Tel: 943 20 09 36 - Fax: 901 02 18 29 - E-mail: teknimap@teknimap.es